XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kultur aniztasunari buruzko teoriak

Kultur antropologiak kulturen arteko desberdintasunak ikertzen ditu.

Beren helburua bizi-era desberdinak zehatz-mehatz, objetiboki adieraztea da.

Eta adierazpen horietan baloraziorik ez egiten saiatzen da.

Rio de Janeiroko favelak.

Filosofi antropologia ez da bizi-erak aztertzearekin asetzen. Filosofi antropologiak gure bizimodua beste bizimodu edo kulturekin konparatzerakoan, gure bizitza ulertzen laguntzen digu eta horrela jakingo dugu nola moldatu bizitzan zehar.

Kultura fenomeno konplexua da eta horrez gainera, munduan, kultura ugari daude.

Konplexutasun hori dela-eta, kultur aniztasunari buruzko zenbait teoria sortu dira. Teoria garrantzitsuenak honako hauek dira:

Eboluzionismoa

Morgan-ek eta Tylor-ek formulatutako teoria da, Darwinen paradigma eboluzionistari jarraituz.

Tylorrek lehen liburua 1865ean idatzi zuen: Researches into the Early History of Mankind.

Liburuan adierazten duenez, giza kulturaren aurrerapen edo eboluzio bakarra izaten da herri guztietan, hots, gizarte guztiak eboluzioan aldi berdinetatik pasatu dira edo pasatuko dira: ehiza eta uzta-biltzea; nekazaritza eta metalgintza; eta zibilizazioa (kultura hiritarra eta idazkeraren ezagutza).

Noski, fase horiek hierarkikoki jarrita daude kultur maila txikienetik handienera.

Morganentzat eta Tylorrentzat gaur egungo herri primitiboak gure iraganeko fosilak izango lirateke.

Tylorrek Primitive culture (1871) eta Antropology (1881) idatzi zituen eta lan hauetan erlijioaren sorreraren teoria animista aztertu zuen.

Animismoaren sustraiak basati primitiboaren filosofiagintzan ikusten ditu: kultur maila apal batean aurkitzen ziren gizaki haiek ametsek, irudipenek, ondoezaldiek, gaixotasunek eta heriotzak erakartzen zituzten.

Fenomeno horiek adierazteko ondorio honetara iritsi ziren: gizabanako bakoitzaren baitan espektro bat dago; hau da, denbora labur batean (ametsa, gaixotasuna) edo behin-betiko (heriotza) gorputza lagatzen duen arima badagoela.

Arimaren ideia honetatik, Tylorren ustez, naturatik, animalietatik, landareetatik, haraindiko bizitzatik eta, azkenik, naturako jainko handietatik eta goi-jainko batetik erlijio errepresentazio konplexuagoak garatu ziren. Beraz, animismoak erlijioaren historia guztia sostengatzen du.

Teoria hedatzailea

F. Ratzel (1844-1904) dugu teoria honen pentsalari garrantzitsuena.

Zenbait idazlan idatzi zituen: Antropo-geografia (1882-1891), Vô*lkerkund (1885-1891), Lurra eta bizitza (1901-1902), eta beste zenbaitetan Lur planetan zehar izan diren gizadiaren migrazioen eta kulturaren garapenak baldintza geografikoekin duten harremanei buruz mintzatu zen.

Zehatz-mehatz adierazi zituen herriaren barne bizitzan eta bere kulturaren eraketan testuinguru geografikoaren eragin-mota guztiak.

Ratzelentzat baldintza naturalak bultzatutako herri-kulturen arteko desberdintasunak areagotuz doaz herriek dituzten harremanei esker.

Herrien arteko elkarrekintzak tribuen migrazioak, konkistak, arrazen nahasketak, merkataritza, garraiobideen garapena, eta abarri esker gertatzen dira.

Gerrek ezinbesteko migrazioak eragin dituzte aldi guztietan. Ur-eko zutoihalaren xehetasuna.